Gazte Abertzaleak-ek beharrezkotzat ikusten du salbuespenik gabeko elkarrizketa gatazkaren konponketarako
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaGazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, uste du garaia dela euskal alderdi politiko eta agente sozial guztiak mahai baten inguruan salbuespenik gabe esertzeko eta bakegintzaren eta normalizazioaren bidean urratsak emateko. Erakunde abertzalearentzat, aprobetxatu behar dugun abagune historiko baten aurrean gaude eta zentzu horretan, herri honen bakegintzaren eta eraikuntza sozial zein nazionalaren bidean lan egingo duen elkarrizketa mahai baten aldeko apustua egiten du. Beti ere, gizartearen erabakitzeko eskubidean eta bere borondatean oinarriturik. Dudarik gabe, alde egiten utzi ezin dezakegun momentu garrantzitsu baten aurrean gaude eta horregatik, Gazte Abertzaleak-ek, klase politikoari izaera demokratikoa erakutsi dezan eskatzen dio, lehen bai lehen hasi behar den prozesu honetan bere borondate guztia jarriz.
Gazte Abertzaleak-ek, bide batez, uste du euskal gizarteak ez lukeela ulertuko prozesu honetatik edozein alderdik bere burua kanpo uztea eta horregatik politika biktimistak eta alderdikariak diren politika elektoralistak alde batera uztea eskatzen du. Kasu horretan ez geniolako euskal gizartearen eskariari, bakea, normalizazioa eta erabakitzeko eskubideari, hain zuzen ere, erantzunik emango.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-ek beharrezkotzat ikusten du salbuespenik gabeko elkarrizketa gatazkaren konponketarako”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna