Gazte Abertzaleak-ek bere alkartasuna adierazten die arrantzaleei
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere alkartasuna eta sostengua adierazi nahi die euskal arrantzaleei egun hauetan burutzen ari diren antxoaren suspertzerako geldiune biologiko baten eskaeran. Gazte erakundearen ustetan, arrantzaleak espainiar gobernutik jasan behar duten babes eza, transferentziak espainiar instituzioen esku izateak dakarren kudeaketa txarragoaren adibide bat gehiago besterik ez da. Arcachongo ituna, zeinen arabera Kantabrikoko arrantzale artesanalen eta Frantziako flota pelagikoaren arteko harremanak arautzen diren, gaur egun baliagarria ez dan ituna da, izan ere, antxoaren egungo egoera ez du jasotzen eta ez dago iraunkortasun plan bati lotuta. Zentzu horretan, Gazte Abertzaleak-ek Frantzian antxoaren denboraldiaren itxiera, suspertzea gertatu arte geldiune biologikoa eta Arcachongo itunaren indargabetzea eskatzen du.
Gazte Abertzaleak egun hauetan arrantzaleen eta antxoaren egoeraren inguruko triptiko eta diptiko bat atera ditu, asteburu honetan Muskizko iraunkortasunaren azoka dala eta. Azoka horretan Muskizko Gazte Abertzaleak-ek stand bat izango du, herri zein nazio mailako hainbat gaien inguruan informazioa eskainiz.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI



