Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere alkartasuna erakutsi nahi dio Eusko Alkartasuna-ko militante eta Azpeitiako zinegotzi ohia den Iñaki Larrañagari. Bere kargua utzi zezan pairatu behar izan duen jazarpen kanpaina, batzuek bere isiltasunarekin indarkeria legitimatzen dutenaren beste eredu bat besterik ez digu eman. Horregatik, GAk berriro ere EA-ko kargu publiko guztiei bere babesa erakutsi nahi die, egunero bere herriaren alde lan egiteagatik eraso faxistak eta jazarpen estrategiak pairatu behar dituztelako kasu askotan.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-ek bere alkartasuna erakusten dio Iñaki Larrañagari”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna