Gazte Abertzaleak-ek bere alkartasuna erakusten dio Soziedad Alcohólica-ri
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere alkartasuna eta gertutasuna erakutsi nahi die Soziedad Alcoholica musika taldearen kideei azken garaian jasan behar izan duten jazarpen egoeragatik. Gazte erakundearen ustetan, Aznar-en gobernuen garairik txarrenean hasitako euskal munduaren kontrako gurutzada bizirik jarraitzen du. Benetan esanguratsua da nola espainiar estatuko botere judizialetik eta eragile politiko nagusietatik Espainia askatasunen eredu bezala erakusten saiatzen diren eta bitartean adierazpen askatasunaren kontrako eraso hauek ahalbidetu eta eragiten diren. Hauek gehienbat euskal musikari eta artisten kontra egiten direlarik.
Oraingo honetan SA taldeko diskak El Corte Ingles dendako apalategietatik kenduta izan da. Ergelkeri galanta izateaz aparte, adierazpen askatasunaren kontrako beste eraso bat besterik ez du suposatzen honek. Horregatik, Gazte Abertzaleak-ek enpresari bere jarrera birplanteatzea eskatzen dio, atzean utziz bere izaera atzerakoia.
Bide batez, talde independentistak bere alkartasuna adierazi nahi die noizbait Espainian bizirik jarraitzen duen sektore ultra-eskuindarraren jazarpena jasan behar izan duten euskal artista eta musikariei.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


