Gazte Abertzaleak-ek bere alkartasuna erakusten dio Zuriñe Uskolari bere komertzioak jasandako eraso irrazionalengatik

Gazte Abertzaleak-en nazio batzordeak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundea, EA-ren kargu publikoak Euskal Herria osoan jasan behar duten jazarpen kanpaina salatzen du. Zentzu honetan, Lekeitioko udaletxean Eusko Alkartasunaren bozeramaile den Zuriñe Uskolaren komertzioak jasandako erasoak, gizabanakoen askatasun printzipioaren kontra eta giza eskubideen urraketa larria suposatzen dutela uste du gazte erakundeak. Eraso hauek ez dute lekurik gaur egungo Euskal Herrian, gizarteak askotan erakutsi baitu bere indarkeriaren kontrako jarrera sendoa eta aldarrikapen politikoak egiteko bide guztiak baliagarriak ez direla. Horregatik, GAk arazoaren konponketaz urruntzen gaituzten metodo hauek behingoz etetearen eskakizuna egiten du eta eztabaida eta elkar-ulertzearen aldeko apustua berriztatzen du, desberdintasun politikoen gainditzerako bide bakar moduan.

GAk, bide batez, bere alkartasuna adierazi nahi dio Zuriñe Uskolari , Euskal Herri demokratiko eta baketsu baten alde lan egiten jarraitzeko animatuz.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes