Gazte Abertzaleak-ek bere gaitzespena erakusten du ETA-k Getxon egindako atentatuaren aurrean
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere gaitzespen sutsuena erakusten du ETA-k Getxon egindako atentatuaren aurrean. Gazte erakunde abertzaleak ETA-k berriro ere euskal gizartearen eskariak onartzen ez dituela erakutsi duela uste du, eztabaidaren eta elkar-ulertzeren bidera batu daitezenaren herri borondatea ez baitu onartzen. ETA bakegintzaren prozesuan bideratu den momentu historiko honek behar duen maila emateko gauza ez dela sute du GA-k, eta gaur bezalako ekintzek Euskal Herriaren burujabetzaren alde hasitako lana ez dutela eteteko gogorazi nahi dio.
Gazte Abertzaleak, bide batez, ETA-ri jakinarazi nahi dio bere atentatuek euskal gizartearen bakezaletasunaren aldeko konpromisoaren indarpena eta berriztatzea besterik ez dutela lortuko. Zentzu honetan, azpimarratu behar da ETA-k sorbalda eman diola herri honen normalizazioa ekar zezakeen momentu honi, bere presentzia, egoitzalde batetan jarritako bonba batek suposatzen duen mehatxuaren eta eskubideen bortxaketaren bidez eskenaratuz. Gazte Abertzaleak-entzat kontraesana da eztabaidarako eskaintza bat egitea eta ordu gutxira Euskal Herritarren normalitatearen kontra atentatzea. Jarrera honek, Gazte Abertzaleak-en sutez, kredibilitatea kentzen dio proposamen horri eta horregatik ETA-ri behingoz indarkeria alde batera utzi dezan eta bide demokratikoak eta politikoak erabiltzearen eskaria egiten dio. Elkarrizketa da gatazka bat konpontzeko bide bakarra, hitza izan behar da erabiltzen den arma bakarra.
Gazte Abertzaleak bere alkartasuna erakutsi nahi dio zauritu ertzainari eta bere familiari momentu gogor honetan.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


