Gazte Abertzaleak-ek deitoratzen du Espainiar Gobernuak Euskadiren normalizazio politikorako galdutako aukera
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Euskal Herriaren normalizazio politikoa behingoz bideratzeko, Espainiar gobernuak bere presidentea den Jose Luis Rodriguez Zapatero-ren bidez galdutako aukera deitoratzen du. Gazte erakundearen ustez, egungo exekutiboaren jarrera, aurrekoaren politika egiteko moduaren berdintsua da eta demokratikoki onartu eta hasietako prozesu baten aurrean erakutsitako setakeriak, argi eta garbi erakusten du talante berriaren ideia marketing politiko estrategia bat besterik ez dela. Zentzu honetan, goraipatu behar da PSOEk mantentzen duen jarrera elektoralista datozen Euskadiko hauteskundeen aurrean. Izan ere, euskal parlamentuan eztabaida ezeztatzen zuten bitartean, Madrilgo gorteak erabiliko dituzte euskaldunoi bakarrik axola zaigun gai bat oztopatzeko, PSEk bere proiektu propioa aurkezten duen bitartean.Guzti honek argi usten du PSOEk materia konpetentzialean izandako etengabeko ez betetzearen izaerak, marko politiko berri baten beharra sortu duela. Gazte Abertzaleak-ek ulertzen du beraz, alderdi konstituzionalisten ekintzen arabera, azken 25 urteko oztopoak eta ezetzak bakarrik argia ikusiko dutela alderdi politiko hauen interes partikularrak direnean mahai gainean, euskal gizartearen beharra eta borondatea kontutan izan gabe, erabat antidemokratikoa beraz.
Gazte Abertzaleak-ek, atzo Espainiako presidenteak eta Juan Jose Ibarretxek izandako bilera aukera paregabetzat hartzen du modu baketsuan eta demokratikoan behingoz euskal gatazka bere irtenbidera bideratzeko. PSOEren helburu elektoralistak zapuztutako aukera, eta argi utzi duena Euskal Herria politikoki normalizatzeko aukera dagoen une honetan, bere erantzukizuna hartzeko borondate falta handia daukala.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


