Gazte Abertzaleak-ek demagogikotzat hartzen ditu Rodríguez Zapatero-k estatutu berri baten inguruan egindako adierazpenak
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaGazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, espainiar gobernuaren presidentearen, Jose Luis Rodriguez Zapaterok, EAE-rako estatutu berri baten inguruan Bilbon egindako adierazpenak demagogikotzat hartzen ditu. Gazte erakundearentzat, demokrazia garai osoan zehar, alderdi popularraren zortzi urteko gobernuan izan ezik, estatutua bete ez duten alderdi berdina da orain hauek esatera etorri zaizkiguna. Beraz, ez da taxuzkoa orain indarrean dagoen legedia betetzeko borondatea mahai gainean jarri ez duen alderdi batek beste estatutu bat eskaintzera etortzea. Zentzu honetan, azpimarragarria da alderdi sozialistak hutsetik hasi behar den estatutu berri baterako proposamena egitea, orain berri bukatutako legealdian horrelako prozesu bat hasi denean eta parte hartu nahi ez dutenean izan.
Beraz, Gazte Abertzaleak, PSOEri estatu espainolean emaitzak ematen dizkion Euskadi-ren inguruko baieztapen hutsak alde batera ustea eskatzen dio, beste lekuetan talantea denak hemen ez duelako ezertarako balio. Zentzu honetan, euskaldunak gure parlamentuan onartu genuena oztopatu beharrean Euskal Herriaren normalizaziorako lanean hastea eskatzen dio, gatazka ETAren indarkeri onargaitza baino harago baitoa.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-ek demagogikotzat hartzen ditu Rodríguez Zapatero-k estatutu berri baten inguruan egindako adierazpenak”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna