Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, demagogikotzat hartzen du Europar Batasunaren aurreko espainiar enbaxadorearen jarrera, bertan ematen diren prentsa aurrekoak 20 hizkuntza ofizialetara itzultzea eskatu izanagatik. Harrigarria da, erakunde abertzalearentzat, nola espainiar parlamentuan ofizialak diren hizkuntzak, euskara, galegoa eta katalana, erabiltzea debekatuta dagoen bitartean, beste foroetan gaztelerara itzulpenak egin daitezenaren eskakizuna egiten duten beto horiek mantentzen dituzten berdinak. Gogoratu behar da gaztelerak Europar Batasunean, hemen euskarak daukan garrantzi eta maila berdina daukala, edo izan beharko lukeela behintzat. ERC-ko bozeramaile baten kanporaketa espainiar parlamentuan, katalana erabiltzeagatik, burura datorkigun gertakizuna da momentu honetan, espainiar estatuak aitortzen ez duen eskubide bat berari bermatua izateko presioak nola egiten dituen ikusten dugun bitartean.

Horregatik, Gazte Abertzaleak, diputatuen ganbararen presidentea den Manuel Marin-i, elkar ulertzeko gogoarekin ditudienez hasi den garai politiko berri honen aurrean ausart joka dezan eskatzen dio, espainiar estatuan elkarbizitzen diren hizkuntzen erabilpena bermatzeko tresnak ahalbidetuz. Hizkuntza hauen erabilpena ez ahalbidetzea, erabat inkongruentea litzateke, Espainiak eskatu duen moduan momentuko itzulpena irtenbide posiblea baita.

Bide batez, Gazte Abertzaleak-ek UPN-ren kongresuan euskararen inguruan esandakoak gogor kritikatu nahi ditu. GA-rentzat euskara eta terrorismoa lotzea eta bere hazkundea indarkeriaren bukaerara menperatzea, demagogikoa bezain faxista da, hizkuntza herri baten kulturaren parte baita eta ez da inolaz ere edozein alde politikoren bandera izan behar.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-ek demagogikotzat hartzen du erakundeetan hizkuntzen erabileraz espainiar estatuaren jarrera”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna