Gazte Abertzaleak-ek EAEko Auzitegi Gorenaren presoen senideak jasotako dirulaguntzen ezeztapena gaitzesten du

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, EAEko Auzitegi Gorenak Euskal Herritik kanpo dauden presoen senideei Eusko Jaurlaritzak emandako diru laguntzen ezeztapena gaitzesten du. Gazte erakundearentzat, erabaki hau dagoeneko oso zigortua dagoen kolektibo bati min gehiago gehitzera besterik ez datorren erabaki politikoa da. Zentzu horretan, azpimarratu behar da pertsona hauek, bere senideak bisitatzeko egin behar dituzten bide luzeak izatez badirela zigor gehiegi, gainera jasotzen dituzten dirulaguntzak ere kentzeko. Erakunde independentistarentzat, dispertsioa mendekuan oinarritutako herraminta politikoa da, senideei mina eta sufrimendua besterik ekartzen ez diena, eta gatazka politikoaren zuzeneko biktimak bihurtzen dituena. Espetxe politika honen emaitzak argiak dira gainera, urte oro harrituta ikusi behar baitugu pertsonaren bat errepidean hil dela senide bat bisitatzera zioanean. Guzti honengatik, Gazte Abertzaleak-ek dispertsioaren bukaera inoiz baino ozenago aldarrikatzen du, politika hau bukatzen ez den bitartean senideak diru laguntzak jasotzen jarraitzearen aldeko deia eginez.

Marko politiko berri batera salto egin beharraren beste adibide bat besterik ez da hau Izan ere, espetxe arloan transferitutako konpetentzia ez izatea, parlamentuan ordezkatutako Euskal Autonomi Erkidegoko biztanleen borondatearen eta gure herriaren eskumenen ahalmenaren arteko erlazioa desorekatua da.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes