Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundea, Rennes-en (Bretainian) izandako Batzar Orokorrean European Free Aliance Youth-en (Alianza Libre Europearen gazteak) presidentziarako aukeratua izan da. EFAY GA-k berak, JERC-ek, Galiza Nova-k, Juventudes Andalucistas-ek, Scottish National Partyren gazteriak, UDB-k eta PO-k bezalako gazte erakundeek osotzen duten erakundea da.

EFA edo ALE Europar Parlamentuan estaturik gabeko nazioak eta eskualdeak ordezkatzen dituen alderdi politikoa da eta bere helburua abertzaletasun eta eskualdetasun demokratikoak, ekimen zehatzak garatzea posible egiten duen, egitura politiko baten barnean kokatzea da.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-ek EFAY-ren presidentzia izango du datozen bi urteetan”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna