Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte taldeak, espainiar gobernuri dispertsioarekin bukatzea eskatzen dio horrek presoentzat eta bere senideentzat suposatzen duen gehitutako zigorragatik. Espainiar exekutiboak, euskal gatazkaren konponketa bidean aukera paregabea galduko du presoen sakabanaketarekin jarraitzen badu, mendekuan oinarritutako politika penitentziarioa baita dispertsioarekin betetzen dena. Presoak bere etxetik urrun egoteaz gain, hauen familiei mina luzatzen zaie, senideak urrun izateak suposatzen duen atsekabeagatik, behin eta berriro bidaiak egitearen beharrean daudelako. Istripu arriskuarekin gainera, bidai luzeak egitearen beharrean baitaude.

Euskal preso politikoen gehiengoa Espainiar kartzeletan zehar dago sakabanatuta, bataz beste 580 kilometroetara. Frantziako kartzeletan antzekoa da egoera, presoak 28 kartzela desberdinetan baitaude bere etxeetatik 800 kilometroko distantzian bataz beste. Gazte Abertzaleak, gogorarazten die, bai gobernu frantziarrari bai espainiarrari europar legediaren arabera presoak bere etxeetatik gertu zigorra betetzeko eskubidea dutela eta dispertsioak ez duela euskal gatazka areagotzen baino, mendekua besterik ez delako dispertsio politika dakarrena, urteekin frogatu den moduan.

Bestalde, Gazte Abertzaleak-en ustetan, Rodriguez Galindo kartzelatatik ateratzea lehen mailako eta bigarren mailako presoak egotearen froga izango litzateke. Gogoratu behar dugu, Guardia Zibileko jeneral ohiak Lasa eta Zabalaren bahiketa eta hilketagatik zigortuta dagoela, 75 urteko zigorrarekin. Osasun arazoengatik kalera ateratzea preso guztien eskubidea da eta ez bakarrik batzuena, zentsu horretan gogoratu behar dugu Bautista Barandalla euskal presoaren egoera. Horregatik, GA-k bere ardura erakusten du Rodriguez Galindo espetxetik ateratzen bada eta beste preso guztien zigorrak errebisatzen ez badira , berdintasunaren printzipioaren aurkako eraso bortitza izango litzatekeelako.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-ek espainiar gobernuari preso dispertsioaren politikarekin bukatzea eskatzen dio”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna