Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, uste du Bilboko Aste Nagusiaren egun handian udaletxeko balkoian espainiar banderaren altxatzea zentzugabeko ekintza erridikulua dela, eta Bilboko biztanleen sentimenduen kontrakoa. Horregatik erakunde independentistak, lege horren salaketarekin bakarrik ados ez egoteagatik, Bilboko alkatea den Iñaki Azkunari, Madriletik inposatzen diguten lege hau desobeditzea eskatzen dio, bidezkoa ez den aldetik eta bilbotarren sentimenduaren kontrakoa delako.

Gazte Abertzaleak-ek desobedientzia zibila bere filosofiaren eredu bezala hartzen du, protesta era publikoan eta indarkeriarik gabe aurrera eramateko egokia delako. Honen bitartez lortu nahi du lege honen derogazioa eta gobernu politikarena, gizarte demokratiko bat oinarritzat izan beharko lituzkeen giza eskubideen oinarrietan sakontzeko, arrazoi etiko eta politikoengatik.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-ek Espainiar Ikurren Legea desobeditzea eskatzen dio Iñaki Azkunari”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna