Gazte Abertzaleak-ek euskal kirol selekzioen parte-hartze internazionala eskatzen du
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, jarrera ausart eta eredugarritzat hartu du Euskadiko Herri Kirol Federazioko kideek hartutako erabakia. Gazte erakundearentzat, hau espainiar estatuak Euskal Herriaren kontra mantentzen duen presio internazionalaren beste adibide bat bestetik ez da eta, zentzu horretan, Euskal Herriko federazioari TWIF uztea bezalako erabaki garrantzitsu baten aurrean bere gertutasuna eta babesa erakutsi nahi dio. Euskal gizarteak, selekzio propioen bidez internazionalki eta ofizialki ordezkatua izatearen borondatea argi eta garbi utzi zuen Gasteizko Legebiltzarrean gehiengoz onartua izan zen errezoluzio batetan. Espainiar estatua, eta bere mekanismo internazional guztiak, berriro ere, martxan ditugu Euskal Herriaren irudi txarra zabaltzeko eta bere eskubide nazionala zapuzteko, Iruñeko pilota mundiala aurretik egin zuten moduan. Zentzu honetan, Gazte Abertzaleak, Espainiak behingoz euskal gizartearen borondatea errespetatu dezan eskatzen du, bere kirol selekzio propioei parte hartzen uzten.
Gazte Abertzaleak-ek, bide batez, bere alkartasuna eta babesa adierazi nahi die berea ez den banderaren azpian ez jarduteagatik presioak jasotzen dituzten euskal kirolari guztiei.
NAZIOA GARELAKO, EUSKAL SELEKZIOAK ORAIN!!!!
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


