GAZTE ABERTZALEAK-EK EUSKAL UNIBERTSITATE LEGEA MARTXAN JARTZEA EXIGITZEN DIO EUSKO JAURLARITZARI
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Hezkuntza, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaGA-EK IKASLE EUSKALDUNONTZAT HAIN GARRANTZITSUA DEN LEGEAREKIN AURRERA EGITEA ESKATZEN DU, KANPOTIK ETORRIKO DIREN OZTOPOAK GAINDITUZ
Pasa den otsailaren 25-ean Eusko Legebiltzarrak Euskal Lege Unibertsitarioa, zilegitasunez eta demokratikoki, onartu zuen. Hain polemikoa izan zen prozesuaren ondoren, eta GA-ek ezinbestekoa deritzon lege hau aurrera atera ostean, PSOEk zuzentzen duen Gobernu espainolak trabak besterik ez ditu jarri, Aznarrek azaltzen zituen jarrera berdinak jarraituz.
Zentzu honetan, Gazte Abertzaleak-ek Hezkuntza Sailean legea aurrera ateratzeko lan egin dutenei eskerrak eman nahi dizkie, batez ere Anjeles Iztueta sailburuari honen defentsan jarrera sendoa, tinkoa mantentzeagatik
Aro berria? Jarrera ezberdinak? PSOE-k Gobernuan daraman denboran nahikoa izan du GA-ek berdin jarraitzen dugula ikusteko: gauzak hobera joango zirenaren esperantza zapuztu ditu dagoeneko.
Oso kolektibo garrantzitsu eta anitzaren gainean eragina duen legea atzera botatzeko asmoz, RodrÃguez Zapaterok, inkonstituzionaltasun helegitea aurkeztu du zehazten den autonomia unibertsitario eredu eta hartzen dituen konpetentzien aurka. Helegitearen aurkezpenak Legebiltzarraren eginkizunak oztopatu eta legea baliogabetu du; ondorioz, Gasteizko Parlamentuak legeak egiteko duen autonomia zapaldu da.
Horrela, PSOE-k iaz PPk indarrean jarri zuen LOU-ren kontra azaldutako iritzia sinbolikoa izan zela salatzen du GA-ek: manifestaldietako irudietan bakarrik geratu da. Orain, PSOE-ri dagokio LOU-ren kontrako erabakiak hartzea, baina ez dirudi zentzu honetan ezer egingo duenik; eta Aznarren garaitik datozkion jarrerei segituz, Eusko Legebiltzarrak onartutako Lege Unibertsitarioari etengabeko erasoa zuzendu dio.
Gaia: Hezkuntza
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “GAZTE ABERTZALEAK-EK EUSKAL UNIBERTSITATE LEGEA MARTXAN JARTZEA EXIGITZEN DIO EUSKO JAURLARITZARI”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna