GAZTE ABERTZALEAK-EK EZ DU EUSKAL HERRIA ONARTZEN EZ DUEN KONSTITUZIORIK OSPATZEN.
EZ GARA SARTZEN, EZ DUGU SARTU NAHI.
Aurten ere, abenduak 6a heltzeko dagoenean espainiar konstituzioa aipatu beharrean gaude. Baina urte honetan, inoiz baino gehiago honen inguru mugimendu handiagoa ikusten da, bai Euskal Herritik bai Katalunyatik datozen konstituzioaren aldaketen eskaerak direla eta.
25 urte dira espainolen konstituzioa aprobatu zenetik eta honek, Euskal Herri mailan bizi dugun egoera politiko berezia kontuan hartuta, ospaketan interes handia eragiten du espainolen sentimendu nazionala asetuz eta areagotuz.
Euskal Herrian erakunde eta alderdiak badira aste bat daramatela ospakizun hau prestatzen hainbat ekitaldiekin, eta Gazte Abertzaleak-en ustetan, honenganako debozioa baino gure herriko giro politikoa astintzeko asmo ezkutua dago.
Gogorarazi nahi dugu gaur konstituzioa hain era oparoan ospatzen duten askok, bere kontra azaldu zirela bere sorreran. Gaur, ostera, bere alde eta bere oinarri diren printzipio gorenak defendatzen tinko ari dira. Dena den, hitzetan geratzen den defentsa honek, konstituzio honen ezarkera murritza eta esklusiboa agerian uzten du eta pasatako garaietatik etorritako eta oraindik bizirik dirauten interesak ez ditu ezkutatzen.
Guk, Gazte Abertzaleak-eko kideek ez dugu lekurik konstituzio honetan. Bere printzipioek ezta beraietaz egiten den irakurketa ez gaituzte asetzen, eta errotik baztertzen gaituzte.
1978.eko Konstituzio espainolean ez dago guretzako lekurik, konstituzio honek ezartzen duen espainol nazionaltasun sentimenduekin bat ez datozen hiritarrentzat ez dago lekurik. Baina honek ez gaitu haserratzen, ez gaitu tristatzen. Aldiz, honetan lekurik ez izateak pozten gaitu, HERRITZAT HARTZEN EZ GAITUEN KONSTITUZIO BATEN PARTE IZATEA EZ DUGU NAHI.
Herri bat gara eta herri garen heinean gurea eta guretzat den konstituzioa nahi eta behar dugu. Gure eskubideak bermatuko dituen konstituzioa eta gure naziotasunari moldatuko zaion konstituzioa. Euskal Herria subirano eta independiente baten hiritarrentzako konstituzio bat.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





