Gazte Abertzaleak-ek frogatutzat ematen du itun antiterroristaren helburua
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaGazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, uste du Alderdi Popularraren eta PSOE-ren arteko itun antiterroristaren benetako xedea frogatua gelditu zela atzo Madrileko parlamentuan. Erakunde abertzalearentzat, itun hau euskal gizartearen erabakitzeko eskubidearen kontrako akordioa besterik ez da, eta ez zuen inoiz edonolako talde armatuarekin bukatzeko helbururik izan. Hau argi eta garbi gelditu zen Madrilen Rajoy-k eta Rodriguez Zapatero-k egindako adierazpenetan. Alderdi politiko baten eta ETA-ren arteko lotura aztarnen bidez frogatzea ezinezkoa da, azkenik PSOE-k onartu duen moduan, kalkulu elektoral bat bideratutako jarrera aldaketa bada ere. Hala ere, atzo bere ekintzak justifikatzeko espainiar gobernuko presidenteak erabilitako argumentuek erakusten dute, itun horretan bere alderdiaren izaera gonbidatuarena zela, eta azken batean bakarrik etekin elektoralekin egindako estrategia politikoa zela. Zentzu berean, ikusi ahal izan zen paktu sektarioa zela, Eusko Alkartasuna, ETA bera baino gehiagotan izendatzen zuen ituna.
Beraz, Gazte Abertzaleak berriro gogoratu nahi die PP eta PSOE-ri , Euskal Herriaren normalizazio politikoa, akordioetarako borondatearen eta erabakitzeko eskubidearen bidetik bakarrik etorriko dela.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-ek frogatutzat ematen du itun antiterroristaren helburua”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna