Gazte Abertzaleak-ek Garoñaren aurkako manifestaldian parte hartu zuen
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Justizia-soziala, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaEA-ko Gazte Erakundeak ?Araba sin Garoña? ekimenari bere atxikimendua eman zion eta PP-ren hipokresia salatu zuen.
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte Erakundeak, pasa den larunbatean ospatu zen Garoñako Zentral Nuklearraren aurkako manifestaldian parte hartu zuen. Euria zaparradari aurre eginez, milaka lagun atera ziren Gasteizko kaleetatik arazo honi erantzun gogorra eta argia emateko.
Iñaki Sánchez-ek, GA-en Arabako Kordinatzailea eta Biltzar Nagusietako kidea zioenez, ?arabarrok PP-ri argi utzi behar diogu Garoñaren aurka gaudela, Biltzar Nagusietan ikusi zen bezala?. Sanchez-en iritziz, ?beste gai baztuekin gertatzen den bezala, PP-k, honetan ere, arabarron hitza ez du errespetatzen?. Horregatik, Gazte Abertzaleak-en ordezkariak adierazi zuenez ?Gasteizko kaleetan ikusi da PP, berriro, bakarrik geratu dela?.
Aldi berean, GA-ek PP-ren hipokresia salatu nahi du. ?Orain esaten digute Garoñak hamar urte gehiago jarraituko duela, eta gainera, Europako Komisioa-k Kiotoren ituna betetzeko Energia Nuklearra bultzatzea beharrezkoa dela dio. Europako Komisioan energi gaien arduraduna PP-ko Loiola de Palacio anderea da. PP iruzur eta gezurretan ari da eta, alderdi honek, gizarteari azaldu beharko lioke bere apostua energia nuklearraren alde egitea dela. Beste Txernobil bat gertatuko balitz, arduradunek izenak eta abizenak izango dituzte?.
Beste alde batetik, GA-k beste alderdi batzuen jarrera ere salatu zuen. EAJ-k, adibidez, manifestaldira joateko atxikimendua eman arren, duela bost urte, Abiadura Handiko Trena (AHT-a) martxan jartzeko Frantziako energia nuklearra ekartzen ez zuen arazorik izan.
Halako ekimenak bultzatzen direnean, kontuan izan behar dira bai ondorioak, bai bultzatu nahi dugun eredua. Ez du balio Zentralak Euskal Herritik gertu ez ditugula nahi esatea, gero eredu jasangaitzak bultzatzen baditugu.
Gaia: Justizia soziala
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-ek Garoñaren aurkako manifestaldian parte hartu zuen”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna