Gazte Abertzaleak-ek Garoñaren aurkako manifestaldian parte hartzera deitzen du
EA-ko Gazte Erakundeak Araba sin Garoña ekimenari bere atxikimendua ematen dio eta PP-ren hipokresia salatzen du.
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren Gazte Erakundea, deialdi bat egiten dio arabako gizarteari parte hartzeko hurrengo Larunbatean ospatuko den manifestaldian Garoñaren Zentral Nuklearraren aurka. Iñaki Sanchez GA-en Arabako Kordinatzailea eta Biltzar Nagusietako kideak dioenez, arabarrok argi utzi behar diogu PP-ri Garoñaren aurka gaudela, Biltzar Nagusietan ikusi zen bezala. Sanchez-en iritzian, beste gai baztuekin gertatzen den bezala, PP-k ez du errespetatzen Arabarren hitza. Horregatik, Gazte Abertzaleak-en ordezkariak adierazten du Gasteizko kaleetan ikusi behar da PP, berriro, bakarrik geratu dela.
Alde berean, GA-k salatu nahi du PP-ren hipokresia. Orain esaten digute Garoñak hamar urte gehiago jarraituko duela, baina Europako Komisioa-k esaten du Kiotoren ituna betetzeko beharrezkoa dela Energia Nuklearra bultzatzea. Energiaren arduraduna Europako Komisioan Loiola de Palacio anderea da, eta Loiola de Palacio PP-rena da. Beraz, PP gezurtzen ari da eta azaldu beharko luke bere apostua energia nuklearraren alde. Beste Txernobil bat gertatuko balitz, arduradunek izenak eta abizenak izango dituzte.
Beste aldetik, GA-k beste alderdien jarrera salatu nahi du. EAJ-k, adibidez, bere atxikimendua eman dio manifestaldiari, baina duela bost urte ez zuen arazorik Frantziako energia nuklearra ekartzeko AHT martxan jartzeko. Halako ekimena bultzatzen denean, kontuan izan behar dira bai ondorioak, bai bultzatu nahi dugun eredua. Ez du balio esateak Euskal Herriaren ondoan Zentralak ez ditugula nahi, eta gero eredu ezinjasagarri bat bultzatzea.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


