Alde batetik, EAE-n parte-hartzea %38.7koa bakarrik izan dala, hau da %61ko abstentzioa egon dala, eta parte-hartze portzentai horretatik ezezko bozka %33.7koa eta bozka zuria ia %4koa izan dala kontutan harturik. Eta beste alde batetik, Nafarroan abstentzioa %58koa baino gehiago izan dala, ezezkoa %29.2koa eta zuria %5.5ekoa. Gazte Abertzaleakek Itun honek Hego Euskal Herriko herritarren babesa ez daukala dio. Hautesleen laurden batek bakarrik onartu du Ituna eta honek testuak daukan zilegitasun demokratikoari buruzko hausnarketa eragin beharko luke eta honen emaitza bezala, europar erakundeek benetako prozesu konstituziogile berri bat zabaldu beharko lukete.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-ek Hego Euskal Herriak ez diola Europar Konstituzio Itun honi bere babesa ematen mantentzen du”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna