Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Josu Jon Imaz eta Madrilen parlamentaria den Josu Erkoreka jelkideek burujabetza partekatuaren inguruan egindako adierazpenak Euskal Herriaren eta Espainiaren arteko gatazka konpontzeko bidean atzera pausu bat bezala definitzen ditu. Zentzu honetan, Gazte Abertzaleak-ek uste du, orain arte autodeterminazio eskubidearen inguruan egindako lan guztia ezer ezean geldituko litzatekeela eta horregatik gizartearen erabakitzeko eskubide askearen aldeko apustua egiten du, ateratzen den emaitza errespetatuta. Gazte erakundeak gogoratu nahi du ere, beretzat independentzia helburu ukaezina dela, erdibideak besterik ekarriko ez dituen partxeak alde batera, gatazka luzatzera baino ez baitira etorriko.

Beraz, GA-k autodeterminazio eskubidearen aldeko deia egiten du Euskal Herriaren eta estatu espainiar eta frantsesaren arteko erlazio markoa definitzeko eta Euskal Herria sozial bat eraikitzeko.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-ek inoiz baino beharrezkoagoa ikusten du autodeterminazio eskubidea”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna