Gazte Abertzaleak-ek legealdi honetan galdeketa baten aldeko apustua egiten du

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, uste du, Gasteizeko parlamentuaren konposaketa berrian argi eta garbi gelditzen dela euskal gizarteak marko juridiko politiko berri baten aldeko apustua egiten duela eta zentzu horretan, behingoz legealdi hau, gizarteari zuzenean egin beharreko galdeketaren legealdia izatea eskatzen du. Erakunde independentistarentzat, inoiz baino beharrezkoagoa da, euskal indar politiko ordezkatzaileak akordioetara eta elkar ulertzera heltzeko borondatea erakustea. Zentzu horretan, normalizazioa, bakegintza eta Euskal Herriaren eraikuntza sozial eta nazionala izan behar dute hurrengo lau urteetako lanaren oinarria. Momentu honetan ez da posiblea ezbaika ibiltzea eta indar politiko bakoitzaren borondatea bere ekintzetan irudikatua geldituko da. Horregatik, Gazte Abertzaleak-ek, ausardia politikoa eskatzen die alderdi politikoei gure herriaren gerorako hain garrantzitsuak izango diren urte hauei aurre egiteko.

Gazte Abertzaleak-ek, gogoratu nahi du ere herriaren borondatea ordezkaezina dela eta momentua dela gizarteari, espainiar estatuarekin mantendu nahi duen markoa zein den galdetzeko.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes