Gazte Abertzaleak-ek legealdi honetan galdeketa baten aldeko apustua egiten du
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaGazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, uste du, Gasteizeko parlamentuaren konposaketa berrian argi eta garbi gelditzen dela euskal gizarteak marko juridiko politiko berri baten aldeko apustua egiten duela eta zentzu horretan, behingoz legealdi hau, gizarteari zuzenean egin beharreko galdeketaren legealdia izatea eskatzen du. Erakunde independentistarentzat, inoiz baino beharrezkoagoa da, euskal indar politiko ordezkatzaileak akordioetara eta elkar ulertzera heltzeko borondatea erakustea. Zentzu horretan, normalizazioa, bakegintza eta Euskal Herriaren eraikuntza sozial eta nazionala izan behar dute hurrengo lau urteetako lanaren oinarria. Momentu honetan ez da posiblea ezbaika ibiltzea eta indar politiko bakoitzaren borondatea bere ekintzetan irudikatua geldituko da. Horregatik, Gazte Abertzaleak-ek, ausardia politikoa eskatzen die alderdi politikoei gure herriaren gerorako hain garrantzitsuak izango diren urte hauei aurre egiteko.
Gazte Abertzaleak-ek, gogoratu nahi du ere herriaren borondatea ordezkaezina dela eta momentua dela gizarteari, espainiar estatuarekin mantendu nahi duen markoa zein den galdetzeko.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-ek legealdi honetan galdeketa baten aldeko apustua egiten du”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna