Gazte Abertzaleak-ek parte hartu zuen euskal kirol selekzioen aldeko jaian
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaGazte Abertzaleak-ek atzo ESAIT-ek antolatutako Euskal kirol Selekzioen aldeko jaian parte hartu zuen. Gazte erakundeak, ahal duen guztietan egiten duen bezala, gure nazioaren ordezkari izango diren kirol selekzioen aldeko eskaria egin zuen Algortako Portu zaharrean ere. Prestaturiko programan ekitaldi nagusia, kirolariek bere ordezkaritza euskal selekzioekin egitearen alde irakurritako manifestua izan zen. Bertan, Frantzia eta Espainiarekin parte hartzera derrigortuak direla azpimarratzen zen. Gure nazio eskubideak urratuak gelditzen direlarik kirol ordezkapenean.
Jende mordoa bildu zen atzo Algortan eguna giro ezin hobean pasatzera eta euskal selekzioaren aldeko deia egitera.
NAZIOA GARELAKO, EUSKAL SELEKZIO OFIZIALAK!!!!


Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-ek parte hartu zuen euskal kirol selekzioen aldeko jaian”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna