GAZTE ABERTZALEAK-EK PASA DEN GAUEKO ATXILOKETAK SALATZEN DITU
Eusko Alkartasuna-ko gazte erakundeak bere haserrea adierazten du gaur Guardia Zibilak aurrera eraman dituen ekintzen aurrean, hauen emaitza Gipuzkoa eta Nafarroan zortzi atxiloketa eta miaketa ugari izan delarik.
Gazte Abertzaleak-ek Estatuko aparatu anitzetatik ematen diren euskal kultura eta euskararen inguruan dagoen edozein esparru kriminalizatzeko asmoak eta eraso zuzenak salatzen ditu, eta eraso hauengatik eragindako haserrea eta amorrua adierazten du.
Berriro ere, Auzitegi Nazionalak agindutako ekintza polizial batek euskal kultura erasotzen du. Bere asmo bakarra min egitea eta, batez ere, espainiar identitate nazionala (haien ustetan) mehatxatuta gerta daiteken esparruak txikitzea da. Ekintza hauek, berriro ere, argi uzten dute pentsamendu eta adierazpen askatasunaren murrizketa, terrorismoaren aurka ekiteko aitzakiarekin.
Gazte Abertzaleak-ek orokorrean Euskal Herriko gizartea eta, oraingo kasuan ematen den bezala, euskararen garapenaren alde lan egiten duten agente sozialak bizi dituzten eguneroko manipulazio politikoa zein mediatikoa ozenki salatzen du. Jadanik nazkatuta gaude egunero eta era sistematiko batean euskera terrorismoarekin eta estorsioarekin lotzeko intentzioaz. Euskara gure hizkuntza da, guztion ondare. Baina badirudi batzuek bere kriminalizazioan oso interes handia jartzen dutela dio Andoni Iturzaetak, Gazte Abertzaleak-eko idazkari nagusiak.
Gazte erakundeak gogoratzen du Euskaldunon Egunkaria itxi zenetik zortzi hilabete igaro direla, eta gaur egun oraindik ez dagoela adierazpen judizialik kasu honen inguruan. Horrela, berriro ere, honekin antza handia duen egoera batekin topo egiten dugu, tamalez aski ezaguna zaigun egoera izanik. Zortzi pertsona atxilotu dituzte bakoitzari inputatuak izan zaizkion karguen berri eduki gabe. Iturzaetak, ildo honetatik, errugabetasun ustekizun eskubidea ukatzen da. Printzipio demokratikoak pertsona guztiak, kontrakoa frogatzen ez den heinean, errugabeak garela ezartzen du; baina bere baitan hartzen gaituen eskubide estatu honetan printzipio hau alderantziz ezartzen dela dirudi, azken finean, batek errugabea dela frogatu behar duelako. Onartezina da! adierazten du.
Gazte Abertzaleak-ek atxiloketa hauek eta atxilotuak izan diren pertsonen berme judizial ezak gogor salatzen dituzte. Gazte erakunde honek, bidegabekeria hauen aurrean Estatuak Euskal Herriko gizartea aurrez aurre aurkituko duela adierazten du; eta pasa den otsailean Egunkariaren itxierarekin gertatu zen bezela, oraingoan ere, antolatzen diren manifestaldietan eta deialdietan parte hartuko duela dio.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


