Gazte Abertzaleak-ek PSE-ri hauteskunde osteko bere aliantza politika publikoa egiteko eskatzen dio
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, PSE-ren hautagaia den Patxi Lopez-i behingoz publikoa egin dezala apirilak 17ko hauteskundeak eta gero bere aliantza politika zein izango den eskatzen dio. Gazte erakundearen ustetan, Patxi Lopez-ek, hain garrantzitsua den gai batean, muzin egiten dio bere jarrera aitortzeari, bere alderdiaren eta PPren parlamentarien arteko elkarketak euskal gizartearen borondatea ordezkatzeko aukera ematen badio. Gazte Abertzaleak-ek bere Ezkontza kanpainan adierazi duen bezala, euskal gizarteak badaki Lopez-ek ez duela zalantzarik izango eskuin espainolarekin bere botoak elkartzeko, xede elektoral batekin horren harreman txarra erakustea nahi duten arren. Izan ere, eskutik joango dira matematikak horrela ahalbidetzen badie.
PP alderdiaren hautagaiak egin duen moduan, PSE-ren ordezkariak, bi alderdien bat egitearen aurrean bere jarrera positiboa adierazi beharko luke, izatekotan, bere kanpainaren muina den aldaketarako deia bakarrik PPrekin burutu ahal izango duelako. Aliantza hau, gudak sinatzen dituen, arazo ekologikoak ahalbidetzen dituen eta LOU bezalako lege antisozialak inposatzen dituen eskuinarekin egin beharko luke. Beharrezkoa da beraz euskal gizarteak, PSEren hautagaiaren ahotik, Ajuria-Eneara heltzeko zein izango den bere jarrera ezagutzea.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





