Gazte Abertzaleak-ek Rodriguez Galindo-ri hirugarren gradua ematea salatzen du
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Politika-orokorra, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaGazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, deitoragarritzat hartzen du Audientzia Nazionaleko Zaintze Penitentziarioko Epaitegi Zentralak hartutako erabakia, Guardia Zibileko jeneral ohia den Enrique Rodriguez Galindo-ri hirugarren gradua ematea suposatu duena. Gazte erakundearentzat, erabaki hauek legearen aurrean berdintasuna ez dagoenaren isla dira eta botere judizialaren erabilketa alderdikoia dagoela argi eta garbi uzten dute, erabaki honek PSOE gobernura itzultzearekin bat egin duelako denboran. Gazte Abertzaleak-en ustez hirugarren gradua eman izana, alderdi sozialista gobernura iritzi zenetik izandako izaeraren berronespen lagala besterik ez du suposatzen .Argi gelditzen da beraz, Espainian botere judizialaz egiten den erabilketa politiko eta partidista. Gogoratu behar da Rodriguez Galindo,gertaera oso larriengatik zigortua izan zela, hala nola, Joxi Zabala eta Joxean Lasa euskaldunen bahiketa eta ondorengo erailketagatik et a jasotako 75 urteko zigorraren 5 urte besterik ez dituela bete kartzelan.
Gazte Abertzaleak-en ustez, estatu espainolean maila desberdineko presoak dira , eta batzuei bere bizilekuetatik aldentzen zaien bitartean eta bere zigorra osotasunean betetzera behartzen zaien bitartean, besteei kalera atertzeko aukera ematen dieten neurriak aplikatzen zaizkie, egindakoaren larritasunari erreparo egin gabe. Gertatutakoa bada kezkagarria ere, presoaren osasun arazo bat eragindako kontzesioa delako , izan ere, bada neurri hau aplikatua izan ez duen euskal presorik, gaixotasun kronikoak izanda kartzelan jarraitu behar izan dutenak . Zentzu honetan, Gazte Abertzaleak-ek azpimarratu nahi du , herraminta politiko diren Espainiako erakunde judizialen kriterio falta.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-ek Rodriguez Galindo-ri hirugarren gradua ematea salatzen du”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna