Gazte Abertzaleak-ek saharar gatazkan nazioarteko komunitatearen eta bereziki espainiar estatuaren pasibitatea salatzen du
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Gazte-Abertzaleak, Internazionala, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaDetenitua eta torturatua izan ondoren, 20 urteko gazte saharar baten heriotzaren aurrean, Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, berriz ere, Nazioarteko Komunitateari eta espainiar estatuari, bereziki, saharar herriak sufritzen duen gatazkaren konponbidean inplika daitezela eta giza eskubideen urraketak ekidi ditzatela exigitzen dio. Azken honi, saharar herriarekiko daukan erantzukizun historikoa bere gain har dezala eta Marokori giza eskubideen eta oinarrizko askatasunen urraketan geldi daitela eta autodeterminazio eskubidea aitor dezala exigitzea eskatzen dio. Espainiar estatuak Portugalek Ekialdeko Timorri dagokionez burututako deskolonizazio prozesua eredutzat hartu beharko lukeela uste du Gazte Abertzaleak-ek.
Gazte Abertzaleak-en ustez, sekulako sarraskia gertatzen ez dan bitartean Nazioarteko Komunitatean ez du inork atzamarrik mugituko eta hau, noski, onargaitza da. Intentsitate baxuko indarkeriaren aurrean denek begiak ixten dituzte. Era berean, Gazte Abertzaleak-en iritziz, estatuek alkartasun folklorikotik erreibindikazio politikoetara pasa beharko lukete.
Gaia: Internazionala
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-ek saharar gatazkan nazioarteko komunitatearen eta bereziki espainiar estatuaren pasibitatea salatzen du”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna