Andoi Iturzaetaren esanetan “hau da Estatuko segurtasun indarrek Euskal Herriari egindako beste harrokeriazko espresio bat”.

Gazte Abertzaleak-ek salatzen du Guardia Zibilak atzo, ostegunean, Gipuzkoako herri batzuk, Goierri eta Tolosaldekoak, hain zuzen, hartu zituela. Ekintza hau desproportzionatua izateaz gain, harrokeriaz burutu zen. Atzo iluntzean talde militarrak berriro ere erakutsi zuen Euskal Herria kikiltzea dela bere izatezko benetako arrazoia

Billabona, Ibarra, Tolosa, Ordizia eta beste udalerri batzuetako bizilagunek beraien herrietako guardia zibilen zabalketa eta kontrolak kezkaz eta beldurrez bizi zituzten. Talde militarren kideek, metraileta eskuan zutela, abertzale izateko susmoa zuten gazteei, gehien bat, identifikatzeko eskaerak etengabe egin zizkieten. Militar kopuru handi batek herri hauetako kaleak miatu zituen, normal zein militarrez jantzita, herritarrei beldurra eta egonezina eraginez.

Gazte Abertzaleak taldeak kontrol eta larderiazko ekintza hauek salatzen ditu eta, horrez gain, herri honetako dignitatea eta lasaitasuna babesteko, Guardia Zibila Euskal Herriko lurralde osotik alde egitea exijitzen du.

Hau guztia ikusita, Andoni Iturzaeta, Gazte Abertzalek-aren idazkari nagusia, “hau da Espainiak eskaintzen diguna. Buruzagi espainiarrek, Batasun Nazional ideiapean eta “Una, Grande y Libre” esaldiaren euren buruak agindupean, beraien pentsaeraren sakonenean aurkintzen dena, uste dute, eta, gainera, legitimatutzat ikusten dituzte ideia horrekin bat egiten ez dugunoi eta gure herriaren burujabetasun eta independentziaren alde lan egiten dugun guztioi erabateko kontrola ezarri diezaguketela

Gazte Abertzaleak-ek kikiltzeko ekintza honen eragileei gogoratu nahi die herri honek behin baino gehiagotan demostratu egin duela hauek bezalako ekintzen aurrean batzen dela. Honekin batera, GA-k berresten du herri honetako garapen osoaren lanean ez duela etsiko, armen presioa, bortxa eta Espainiako Gobernuaren larderia eta zorrozkeria izanda ere.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-ek salatzen du Guardia Zibileko kide armatuek Gipuzkoako herri batzuk hartu zituztela.”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna