Gazte Abertzaleak-ek taxugabetzat hartzen du azken gertakarien aurrean PSOEren jarrera
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, demagogikotzat hartzen du alderdi politikoen ilegalizazioaren inguruan izandako azken gertakarien inguruan PSOE-k izandako jarrera. Gazte erakundearentzat, Euskal Lurraldeetako Alderdi Komunistaren ez ilegalizazioak, Alderdi Popularrak egindako eskakizuna, ez da PSOEren jarrera aldaketa baten ondorioa, izan ere bere ETArekiko lotura arbuiatzerakoan, Batasunaren eta Aukera Guztiak plataformaren kasuetan emandako argumentuen berdintsuak erabiltzen baitira. Beraz, Gazte Abertzaleak-ek, alderdi sozialistaren aldetik etorri beharreko estatu espainolaren benetako demokratizazioaren eskakizuna egiten du , oraingo egoerara heldu izana bere erantzukizunaren menpe baitago. Azken urte hauetan politika jarraitzailea eta identitate gabekoa egin izanaren erru, etekin elektoralak ateratzearen helburuarekin egindako politika egin baitu alderdi sozialistak, bere izaera demokratiko historikoa gordetzeari baino garrantzi handiagoa emanez. Zentzu honetan, barregarria da indar politiko batzuk ilegalizatzeko baliagarriak diren argumentuak beste batzuk kanpo usteko onak ez izatea, horrela argi gelditzen da Batasunaren ilegalizazioa helburu elektoralekin egindako maniobra besterik ez dela, inolako sendotasun argumentalik gabekoa.
Horregatik, Gazte Abertzaleak-ek PSOEri jarrera aldaketa eskatzen dio, distentsio egoera batera eramango gaituen aktitude demokratikoagoa, Euskal Herriari bakea eta normalizazioa ekartzeko lehengo urratsa izango dena.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





