Urte bat pasa da jada euskaltzale guztioi kikildu gintuen berri bat jaso genuenetik, Andoaingo Martin de Ugalde Kultur Parkean Guardia Zibilak Euskaldunon Egunkaria-ren egoitza arakatzen zebilen Espainiako Auzitegi Nazionalaren aginduz. Askori momentu horretan 1998ko uztailaren 15-a gogora etorri zitzaigun, zeinean Guardia Zibilak ere Egin egunkarian miaketa egin eta horrek gutxira suposatu zuena: egunkari baten itxiera eta hainbat lagunen atxiloketa. Historiak ziklo berdina igaro zuen miaketa-itxiera-atxiloketak.

Egunkari baten itxiera beti ere da tamalgarria batez ere demokratikotzat bere burua jotzen duen Estatu batetan, baina kasu honetan arrenkura-amorru egoera bizkoiztu egiten zen, Euskara hutsez geneun egunkari bakarra itxi egin baitzuten, Euskararen mundua berriz ere kriminalizatu nahiean.

Baina euskaltzaleok, Euskal Herria ez zuen amore ema are eta gutxiago Euskaldunon Egunkariko langileek. Oztopoak-oztopo, zailtasunei aurre eginez eta batez ere herritarron biltzarrez eta lanez proiektu berri baten aurrean topatu ginen BERRIA. BERRIAk Euskaldunon Egunkariak uztera behartua izan zen lekua bereganatu zuen itzelezko harrera ona eukiz gizartean, antzeman genuen iluntasunetik argi izpia ateratzea lortu baitzuen. Zorionak BERRIA eta urte askotarako! Modu berean ez gera ahazten oraindik gartzelan daudenetaz, ADIERAZPEN ASKATASUNA-GAITIK atxilotuak ASKATU!

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak-eko Batzordearen adierazpena Egunkariaren itxiera urte bat betetzen denean”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna