Gazte Abertzaleak emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako egunaren inguruan

Emakumearen aurkako indarkeriaren kontrako eguna dela eta, Gazte Abertzaleak bere alkartasuna adierazi nahi die tratu txarrak jasotzen dituzten emakumeei eta erakundeei benetako urratsak eman daitezela eskatzen die, behingoz gure gizartea astintzen duen gaitz honekin bukatzeko. Eusko Alkartasunaren gazte taldearen ustez, hiru dira gaur egun esparru honetan zabaltzen diren arazoak: Lehendabizikoa prebentzio falta, emakumeenganako errespetuaren baloreak ez dira hezkuntza mailan izan beharko liratekeen bezain garrantzitsuak eta sendoak. Bigarrena, salatzeko zailtasunak oraindik ere handiak direla, ez da benetan salaketaren kontzientzia zabaldu gizartean. Gogoratu behar da askotan emakumearentzat ez dela erraza bikotea salatzea, kasu askotan dependentzia kasuetan aurkitu daitezkeelako emakume hauek. Eta hirugarrena, behin salaketa jarrita emakumeei ematen zaizkion segurtasun neurriak oso eskasak direla.

Gazte Abertzaleak gogoratu nahi du, gaur egun asko eta asko direla tratu txarrak jasotzen eta salatzeko beldur diren emakumeak. Hala ere, aitortu behar da emakume askoren egoeraren arabera ez dela erraza izaten urratsa hau ematea, neurri handi batean, gizarteak gaur egun, oraindik ere, dituen aurriritzi eta kontzientzia falta larriagatik. Hortaz, GA-k, arazoaren muina gizarteratzeko senzibilizazio kanpainak indartzeko eskatzen die erakundeei, genero-berdintasuna eta errespetua oinarri izango duten gizarte baten eraketaren bidean.Zentzu berean, Gazte Abertzaleak salatzen du emakume askoren egoeraren aurrean epaile eta gobernu desberdinak dituzten jarrerak, behin senarra edo bikotea salatu dutenean, segurtasuna neurriak ematen ez baitzaizkie emakume hauei, kasu askotan zorigaitzan bukatutako egoera.

Beraz, Gazte Abertzaleak bere alkartasuna luzatu nahi die egoera larri honetan bizi diren emakumeei eta erakunde publikoei inplikazioa eta borondatea eskatzen die, arazo honekin bukatzeko , senzibilizazioa eta emakumeentzako segurtasun neurriak sendotuz.

Bilboko ekintza

Bilbon jarritako pankarta

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes