Atzo goizean emandako prentsa aurrekoaren bitartez, Gazte Abertzaleakeko Batzorde Nazionalak bere osotasunean Espainar zein Frantses Nazionalitatea izateari uko egin diote. Erakundearen Idazkari Nagusiak, Andoni Iturzaeta tolosarrak, gainontzeko Batzordekiadeak inguraturik “ez gara espainolak eta nazionalitate propioa izatea aldarrikatu nahi dugu. Euskal Herria gustatu edo ez hor dago eta gainontzeko munduko herriek dituzten eskubideen sujetu izateko eskubide osoa du” adierazi zuen.

Prentsaurrekoan

“Ekintza hau “desobedientzialariek” bultzaturiko ekimenaren barnean kokatu behar dugu” esatearekin batera hauek asteburu hontarako (urriak 12-13) Ezpeletan antolatu “Desobedientzia Zibilaren egunak” ospakizunenera atxekitzen direla azaldu du Iturzaetak.

Gazte Abertzaleakeko ordezkarien esanetan “Savater eta antzerakoek esan dezaketenaren gainetik errealitatea hau da, hemen eta gaur derrigorrezkoa dena euskal abertzaletasuna izatetik urrun NA espainola edo frantsesa gainean eraman eta sentitzea da”.

Ondoren komunikazio eta prentsa arduraduna den Maiorga Ramirez tafallarrak hartu du hitza desobedientzia zibilaren aldarrikapena egiteko “Euskal gizartearen ehuneko 90ak arbuitzen eta gaitzezten du ETAren indarkeria. Bide hortatik ez dago zereginik eta GAk ozen adierzi nahi du egiturazko injustiziak eta eskubideen ukapenari aurre egiteko bide bakarra politika, mobilizazioak eta desobedientzia zibila uztartuz eraikitzen dena dela”.

Azpimarragarria da ere prentsaurrera gerturatutako kazetari eta komunikabide kopuru esanguratsua. Hauei erantzunez ENA eta EHNArekiko kontrako jarrera azaldu dute; leheenari egilearen izaera pribatua egotzi diote “hainbeste datu esku pribatu batzuengan gelditzea ezin dezakegu onartu, nork daki nondik nora ibili daitezken” bigarrenari buruz berriz honen kutsu alderdikoia azpimarratu eta nazionalitatearen aitorpena erakunde bakar baten kontsensua baino (gaizki deituriko ezker abertzaleari zuzenduz)parte hartze handiagoa behar duela argitu dute.

Bestetik identitate nazionalen gatazka dugula eta hau gehiengo eta gutxiengoen dinamika bidez ezin daitekela bideratu adierazi dute “espainola zein frantsesa sentintzen den jendearekin bizi garela naturaltasunez onartu behar dugu baina beti ere sentitzen ez garenekiko begirunea ere ematen dela ikusten badugu. Gaurko marko politikoak ez du euskal nazioaren kide garenon aitorpena gauzatzen, herria zatitu digute eta ez bageunde bezela jokatu da. Guztion arteko ulermena, enpatia, begirunea eta aitorpena bilatu behar dugu, soilik jarrera hortatik eta demokrazia zein justiziaren printzipioetatik abiatuz eraiki ahal izango bait dugu elkarbizitzarako baliogarria izan behar duen bidea. Tamalez badirudi PP-PSOEren eta Batasunaren hautua ez dela hori, enfrentamendua eta krispazioa baizik. Hala ere guk esandakoari eusten ahaleginduko garela eta bide horri ekingo diogula argi izan”.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Medio/Komunikabidea

Komunikabidea: Europa Press


0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak Espainiar eta Frantsez nazionalitatea izateari uko egiten dio”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna