Gazte Abertzaleak ETA-k egindako su-eten iraunkorraren iragarpenaren aurrean
Gazte Abertzaleak-ek Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, bere poztasuna eta itxaropena adierazi nahi du ETAk egindako su-eten iraunkorraren iragarpenaren aurrean. Gazte erakundearentzat, etapa berri bat hasi da prozesuan, gure herriaren eraikuntza soziala eta politikoaren bidean oso lagungarria izango dena. Prozesu luze honetan aldi berri bat hasten da egindako lanaren ondorioz.
GA-ek, alderdi politikoei erantzukizuna esaktzen die. Alderdi politikoen momentua da. Eskenatoki berri bat zabaltzen da herri honen biztanleen begien aurrean. Elkar ulertzerako, akordiorako eta normalitaterako eskenatokia.
Horregatik, Gazte Abertzaleak-ek alderdi politiko eta gizarte eragile desberdinei egoera historikoak merezi duen mailan egotea eskatzen die, garai berri hau gidatzen jakin dezagun. Zentzu horretan GA-ek deia egiten dio euskal gizarteari hurrengo apirilaren 1ean Bilboko kaleetan ospatuko den manifestaldian parte hartzeko, bake prozesuaren aldeko bermea eta sostengua erakusteko bidean eta martxan dagoen prozesua fase berri honetan indartzeko helburuarekin.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


