Gazte Abertzaleak, euskara eta adierazpen askatasunaren aldeko Donostiako manifestazioarekin bat egiten du
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Euskal-Herria, Gazte-Abertzaleak, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaAskatasun eta kulturaren aurkako eraso zuzen baten aurrean, EAko gazteriak beharrezkoa jotzen du gizarte erantzuna.
Gazte Abertzaleak-ek Kontseiluak bihar Donostian ospatuko duen manifestaziora joateko bere jarraitzaileak mobilizatuko ditu. Aldi berean, euskal gazteariari manifestazioari masiboki erantzuteko deia egiten dio, eta Euskal Herrian, espainiar Estatua egiten ari den zentsura eta askatasunen etengabeko murrizketa ez dugula onartzen erakusteko.
EAko gazteriaren aburuz, manifestazio horretan oinarrizko askatasunekin, adierazpen askatasuna edo bizitzeko norbere kultura eta hizkuntza aukeratzeko askatasuna esaterako, ados dagoen edonork du tokia. Behin betirako, Estatuak zer argitaratzen zen eta zein hizkuntzetan erabakitzen zuen garaia atzean utzi nahi duen edonork du tokia, ziur jendetsua izango den manifestazio honetan.
Aldi berean, atxilotu, langile, eta orokorrean irakurleekin elkartasuna adieraziz manifestatzeko beharra azpimarratzen du erakunde abertzale aurrerakoiak.
Azkenik, Gazte Abertzaleaken iritziz, Oinarri juridiko gabe, aski da terrorismoa gure herriko izaera eta kultur adierazpideekin nahasteari; saiatu ziren, emaitzik gabe, AEKrekin, eta orain, berriro saiatuz, euskara kriminalizatu nahi dute, herri eskaerak errealitate bihurtzen dituztenak atxilotuz.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak, euskara eta adierazpen askatasunaren aldeko Donostiako manifestazioarekin bat egiten du”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna