Gazte Abertzaleak ez da Aralarrek Bilbon deitu duen manifestazioan izango
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Euskal-Herria, Gazte-Abertzaleak, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaEA-ko gazteek uste dute ez dela serioa Euskal Herriarentzat hain gai garrantzitsuak diren hauek horrelako modu zalantzati eta hotzean defendatzea.
GA-ko Nazio Batzordeak gaur Gasteizen bildurik biharko Aralarrek Bilbon deitu duen manifestazioan parte ez hartzea erabaki du bapatekotasun eta alderdikeriazko helburuetan oinarrituriko akatsak ikusten baitituzte deialdian.
EA-ko gazteen ustez antolatzaileen ekimen hori hasieratik Eusko Jaurlaritzak deitutakoari konpetentzia egiteko asmoarekin sortu zen. Modu guztietan, hiritarrei ulertezina gertatu zitzaien manifestazio bat bestearen aurkakotzat jotzea biak erabat bateragarriak baitziren hiritar gehienentzat.
Era berean GA-k akats larriak ikusten ditu deialdia egiteko eran. Nahiz eta manifestazioa Eusko Jaurlaritzak deitutakoaren egun berean ez burutzea egokitzan jotzen duten, “ez da serioa eguna aldatu ondoren aste berean lekua ere aldatzea”.
Modu horretan, GA-k bere egunean EA partaide izan zuen beste manifestazio bateko lemarekin (pertsona guztiak, proiektu guztiak, ideia guztiak) Aralarrek burutzen
duen bereganatze ahaleginaren aurrean bere kezka azaldu nahi du. “Aralarrek bere esparru politikoa bilatzeko zailtasuna duela egia den arren, ekintza
serioak, imajinatiboak eta landuak bilatu behar dituela ere egia da herritarren aurrean sinesgarritasuna eduki dezaten”.
Honela, eta uneoro Aralar alderdiak manifestazioa deitzeko erabakia errespetatuz, Gazte Abertzaleak-ek, “nahiz eta lema eta zentzuarekin bat egiten duela argi dagoen arren, protagonismo hutsal baten interesa ikusten du deitzaileen aldetik, baita arduragabekeriagatik gertu dauden zenbait akts ere,
Aralar ez baita horrelako manifestazioek behar duten babes sozial zabala bilatzen saiatu, gehiegizko jarrera partidistak mantenduz”.
Azkenez, Gazte Abertzaleak-ek ari utzi nahi du edozein erakunde nahi dituen manifestazioak deitzeko libre dela, baina, bere iritziz, honelako deialdiek modu
egoki eta adostu batez deiturik Herri honen gehiengo zabal batzuk babestuko lituzketen errebindikazioak gutxiestea baino ez dute lortzen.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak ez da Aralarrek Bilbon deitu duen manifestazioan izango”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna