Gazte Abertzaleak gabonzaharrean ordutegia dala eta ostalariei jarritako isunak kritikatzen dauz
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: Euskal-Herria, Gazte-Abertzaleak, Prentsa-Oharra/Nota-de-prensaNafarroako EA-ko gazteek, hain egun berezian, 26 taberneei isuna jartzearen erabakia neurriz gainekotzat eta ulertezinetzat hartu dabe.
Nafarroako EA-ko gazteek, gaur Iruñean izandako batzarrean, gabonzaharreko Udaltzaingoen jardueraren kontra euren kritika ozena adieraztea erabaki ebien, ohizko ordutegia gainditutako 26 ostalari isuntzeagaitik.
Gazte Abertzaleak-en aburuz, erabaki hau gehiegizkoa eta ulertezina da, gauaren ezaugarriak eta bai eragindako auzotarren partetik baita jaiaz gozatzera urtendakoen partetik izandako herri-onarpena kontutan hartuta. Holako egun berezietan isunak jartzea agintzen dabenen zorrostasuna eta gizartearekiko urruntasuna egiaztatzea kezkagarria da. Halaber, San Ferminetan ordutegi politika berbera jarraituko dan (kezkaz) galdetzea egokituko litzateke.
EA-ko gazteek arauen ezarpena egoera bakoitzeko ezaugarri berezietara moldatu beharra adierazi dabe, logika eta zentzuz kanpoko neurrigabekerietan jausi gabe. Era honetako gertaerak, ordena eta arauak, inposizio eta zigorragaz nahasten dabenen intolerantzia eta gobernatzeko ezgaitasuna besterik ez dabe erakusten. Egungo udaletxearen intolerantzia eta moralizatze irrikiaren adibide asko dagoz, Iruñeako biztanleen idiosinkrasia baldintzatu nahi daben portaerak.
Gaia: Euskal Herria
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak gabonzaharrean ordutegia dala eta ostalariei jarritako isunak kritikatzen dauz”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna