Gazte Abertzaleak Gasteizen egindako globalizazio kanpainaren kronika
Azaroaren 15ean Europako Foro Soziala Parisen ospatzen zen bitartean, bertaratu ezin izan genuenok Gasteizen globalizazioari buruzko erakusketa antolatzea erabaki genuen. Izan ere gizartearen sentzibilizazio kanpaina honetan parte hartzeak garrantzizkoa iruditzen zaigu Parisen izandako, hitzaldiak, eztabaidak ideiak, politikak … Europa solidarioago bat nola lortzeko hausnarketa egiten zen bitartean, guk Euskal Herrian idei hoien inguruan zerbait esateko beharrean ginen, eta Euskal gizarteari beste mundu hobeago bat nahi dugunon zergatiak azalduz.
Andra Mari Zuriaren enparantzan izan ginen globalizazioari buruzko panel informatibo batzuk jarriz eta Europar Foro sozialean emandako eztabaidak agertzen zituzten trÃptikoak banatuz igaro genuen goiza.
Ehundaka Gasteiztarrek hurbildu ziren eta interes asko erakutsi zuten zer nolako Europa solidarioa nahi dugun ulertuz eta konpartituz. Nahiz eta eguraldia kaxkarra izan egun polita izan zen Parisen zeuden antiglobalizazio haizeak Euskal Herriratu bait genituen.
Gaia: Globalizazioa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


