Gazte Abertzaleak Gerraren kontrako Gasteizko manifestazioan
argitaratua. Zaharra-n. Etiketak: InternazionalaDuela pare bat astez antolatzen hari ginen manifan parte hartzeko irrikitan ginen, gasteizko gazte abertzaleak. Arratsaldeko 6etan emango zitzaion hasiera manifari, beraz gu 5:30etan genuen hitzordua gerraren aurkako plataformako kideekin. Bertara heldu orduko konturatu ginen inoiz baino jende gehiago zegoela, eta oraindik ordu erdia geratzen zen! EZ GURE IZENEAN; GERRARIK EZ lelopean zeuden pegatak banatzen hasi ginen eta manifa bere abiapuntutik atera baino lehen jada bukatu ziren pegatak. Esan behar da gerraren aurkako platamorman 5000 pegata egin genituela! 18:10ean ibiltzeari ekin zion manifaren burua, gendez gainezka zegoen frantzia kalea.Gasteizen ospatu den azken urtetako manifarik jendetsuenetariko bat zela argi zegoen.

Lema ugari ohikatu ziren besteak beste si quieres petroleo, recoge txapapote!, Bush capullo, Aznar es hijo tuyo!, Gerrarik ez!. Manifa Paz kalera heldu zenean, bertan ikusi ahal izan genuen bildu ginen gendetzaren kopurua! Ezinezkoa zen non bukatzen zen ikustea! Azkenik manifa Andra Mari Zuriaren Enparantzan sartu zen, bertan komunikatu bat irakurtzeko asmoz. Hogei minutu itxaron behar izan zuen manifako buruak, komunikatua irakurri ahal izateko, enparantza gainezka zegoen eta horaindik manifaren atzekaldea ez zen heldu! Halaere, gerraren aurkako komunikatua irakurtzeari ekin zioten. Bertan Bush eta Aznarren jokaera guztiz gaitzetsi zen eta milaka gasteiztarren ohiuak argi entzun ziren: Gerrarik ez!

Ekitaldia Anje Duhalderen bakezaleak abesti famatuarekin amaitutzat eman zen, naiz eta oraindik jende ugari jarraitzen zuen plazara sartzen, badirudi 15.000 pertsona baino gehiago bildu ginela Gasteizko kaleetan zehar, benetan esanguratsua den kopurua.
Gaia: Internazionala
0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak Gerraren kontrako Gasteizko manifestazioan”
Itxaron mesedez
Utzi erantzuna