Gazte Abertzaleak irmoki errefusatzen du Auzitegi Nazionalak Etxeratek antolatutako manifestazioa debekatzea
Eusko Alkartasunako gaztediak neurri hauek zorrozki demokraziaren aurkako meatxua dela diote oinarrizko eskubide eta askatasuna erabat zapuzten baitute
Gazte Abertzaleakeko Batzorde Eragileak gaur irmoki errefusatu du Etxerat larunbat honetan Bilbon antolatutako manifestazioaren debekua, Auzitegi Nazionalak hartutako erabakiak adierazpen askatasuna determinatzen duelako. Era berean, gazte erakundeak oroitarazi nahi izan du Etxeratek antolatutako martxak eragile desberdinen babesa zuela: kirolariak, elkarteak, alderdi politikoak eta euskal gehiengo sindikala, besteak beste.
Gazte Abertzaleakek, ordu batzuk lehenago manifestaziora atxikitzeko pausoa eman zuelarik, Auzitegi Nazionalak demokraziak bermatu behar dituen eskubideen eta askatasunaren urraketa sakonena egin du debekatze honekin.
Gazte Abertzaleakek dispertsioaren amaiera eta presondegietan giza eskubideak bermatzeko aldarrikapena zilegitzat, legezkotzat eta demokratikotzat hartzen du, beraz, debekuaren ezeztapena irmoki eskatzen du.
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





