Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, positibotzat hartzen du parlamentuan azken egunotan gertatutakoa eta uste du Euskal Herriaren normalizazio politiko eta sozialaren bidean beste urrats garrantzitsu bat emana dela. Gazte erakundearentzat, PNV-IU eta Eusko Alkartasunak osaturiko hirukoak aurkeztutako proposamenak, bakea eta erabakitzeko eskubidearen bermea defendatzen du eta zentzu horretan bere babesa erakutsi nahi die hurrengo gobernua osatuko duten gizon eta emakumeei.

Dudarik gabe, hurrengoa, normalizazioaren, baketzearen, eraikuntza sozial eta nazionalaren bidean legealdi klabea izango da eta zentzu horretan GA-k ausardia eta erantzukizun politikoa eskatzen die Gasteizko ganbara osatuko duten legebiltzarkide guztiei. Era berean, erakunde independentistak ez du ulertzen PP eta PSE-ren jarrera, antzinako politiketan mugitu gabe dabiltzanak eta sentsibilitate ezberdin guztiak ordezkatuz arazoaren irtenbidera gerturatuko gaituen mahai batean parte hartzeko borondatea erakusten ez dutenak. Hala ere, Euskal Herriko biztanleek indarkeriaren eta giza eskubideen urraketaren kontra lan egingo ez duten alderdi politikoen papera zein den bikain ulertuko du, bakoitzari dagokion lekuan ipiniz eta erantzukizunak eskatuz.

Gazte Abertzaleak-ek ulertzen du dena den, Euskal Herriak gatazkaren konponketaren bidean bere lehengo urratsak ematearen atarian dagoela. Beto eta hutsunerik gabeko dialogo prozesu baten emaitza izango den bake prozesu baten ondorioa izango dena.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Elkarlanean

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak itxaropentsu eskenatoki politiko berriaren aurrean”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna