Gazte Abertzaleak Katalunian
Urriaren 12a eta 13a erabilgarriak izan dira Gazte Abertzaleak eta Katalunian daukan erakunde anaiaren, JERC-en arteko harremana handitzeko. Markoa Palamos-en ospatutako Girona-ko JERC-en Escola de las Secciones y Comarcalesak izan ziren. Ekintzen bitartez, eztabaida liga bat edo Kataluniako parlamentuaren inguruko rol jokoak bitartean, erakutsi ziguten badela era ludikoan hezteko biderik. Badela ondo pasatuz ikasteko aukera.
Gazte Abertzaleak aukera izan zuen Euskal Herriko egoera politikoaren inguruan hitzaldi bat emateko larunbatean, eguerdian. Asteburua ospatutako guztien artean arrakasta handienetarikoa izan zuena eta gazte erakunde independentistaren bozeramailea eta harreman internazionaletako idazkaria izan zituena bertan. Hizkuntza minorizatuei errespetua erakusteko hitzaldiaren lehengo hitzak katalanez izan ziren. Hitzaldiak harrera ona izan zuen.
Hitzaldiaren alde nagusia 1996.urteko eta 2001.urteko egoera politikoaren laburpena izan zen, gerora Ibarretxe plana bezala ezagutua izan dena ahalbidetu dituzten gertakari guztietan erreparatuz. Azkenik azken hauteskundeen emaitzak aztertu ziren, egungo alderdien egoera aipatuz eta geroa nondik nora doan definituz. Gure ustetan: Bakegintza, autogobernua eta aparatu gubernamental eta administratiboaren kudeaketa.
VISCA EUSKADI LLIURE!
GORA CATALUNYA ASKATUTA!



