Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, onargaitzat eta “Paktu Antiterrorista” izenekorantz bideratutako atzerapausutzat hartzen du Grande-Marlaskak Batasunak Donostiako Kursaal Jauregian burutu nahi duen ekitaldiaren inguruan hartutako erabakia. Gazte erakundearentzat, Euskal Herria garai politiko berri batean sartu da eta alde horretatik beharrezkoa da sentsibilitate politiko guztiek askatasunez jokatzeko eskubidea errespetatzea. Bide horretan, ekitaldiak egiteko askatasuna beharko luke edozein eragile politikok, eragile politiko guztiek, salbuespenik gabe, politika egitea beharrezkoa baita gatazka politikoaren konponbidean aurrera egiteko. Eragile guztien lana beharrezkoa da baketzetze prozesuan eta normalizazio politikoan aurrerapausuak emateko, baita Batasuna ere. Horrexegaitik eta bere eskubidea delako ezin zaio Batasunari politika egitea debekatu.
Hortaz, GA-ek Estatuari askatasun demokratikoak eta eragile politiko guztiek nahi dituzten ekitaldiak egiteko eskubidea errespetatzea eskatzen dio, baketze eta normalizazio politikoaren prozesuan ezinbestekoa baita aintzinako inertziak alde batera uztea, horrek legerian eta erabaki judizialei dagokienez suposatzen duenarekin.

Gaia: Euskal Herria

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak Kursaaleko Batasunaren ekitaldiaren debekuaren aurrean”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna