Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, larunbatean Bilboko kaleetan zehar egingo den La Naval sektore publikoan mantentzearen aldeko manisfestaldira atxikitzen da. Gazte erakundearen ustetan, euskal gizarteak balizko pribatizazioaren eta SEPIk negoziazioaren bitartean izan duen jarreraren kontra modu masiboan agertzea beharrezkoa da eta horretarako gizarteari Bilboko manifestaldira joateko eskaria luzatzen dio. Gazte Abertzaleak gogoratu nahi du ez dela bakarrik La Naval-en langileen geroa jokoan dagoena, enpresa laguntzaileen eta bere langileen geroa ere arazoaren konponketaren ondorio izango baitira. Pribatizazioak kolpe gogor bat suposatuko luke, ez bakarrik Sestao edo ezkerraldearentzat, Euskal Herriak bere osotasunean pairatuko lituzke ondorioak ontzigintzaren sektorea esku pribatuetan geldituko balitz, horrek ontzigintzaren sektorean sor lezakeen ezegonkortasunagatik, BPG-ren %2,6a suposatzen duena. Milaka familia egoera tamalgarrian gera litezke eta ekonomia larri zaurituta.

Beraz, Gazte Abertzaleak, euskal gizartea modu baketsuan langileen lanpostuak eta sektorearen publikotasuna defendatzera animatzen ditu bihar azaroaren 13an, Bilboko kaleetan ospatuko den manifestaldian.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa


0 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak La Naval sektore publikoaren barruan mantentzearen aldeko manifestaldira atxikitzen da”

  1. Ez dago iruzkinik

Utzi erantzuna