GAZTE ABERTZALEAK LARUNBATEAN DONOSTIAN OSPATUTAKO MANIFESTALDIETAN PARTE HARTU ZUEN, KONPROMISOA ETA ELKARTASUNA ADIERAZIZ.
Atxiloketen kontrako manifestaldia.
Pasa den larunbatean arratsaldeko 5:00-etan, Gazte Abertzaleak-ek ostegunean Guardia Zibilak egindako atxiloketei erantzuteko egin zen manifestaldira joateko deialdira atxikitu zen. Berriro ere, Euskal Herriko gizarteak erantzun zuzena eta gogorra eman zuen Estatuaren esparru ezberdinetatik datozen euskal kultura eta euskera kriminalizatu nahi duten politika suntsitzaileen aurka. Memento honetan euskarari eta bere alde egiten dutenen bila joan direlarik.
Diru zuritze ustezko aktibitatean ari direlako aitzakia hartuta, Epaitegi Nagusiak zortzi pertsona atxilotu ditu. Oso pertsona ezagunak dira eta euskera eta euskal kulturaren alde soilik egiten dute. Hauei lege antiterrorista ezarri zaie bost eguneko inkomunikazioarekin. Ekintza hauen aurrean, euskal gizartea kalera irten zen berriro ere. Guztiok kalera irten ginen ez bakarrik euskera terrorismoarekin edo indarkeriarekin harremanetan jartzen diren politikaren aurka azaltzeko, baita atxilotuak izan ziren zortzi pertsonen indefentsio eta ahulezi egoerak argi salatzeko ere.

Gazte Abertzaleak manifestaldira atxikitu zen, duela zortzi hilabete Euskaldunon Egunkariaren itxierarekin egin zuen bezala.
Euskal gizartea berriro ere gure kultura eta hizkuntzaren kontrako erasoen eta bidegabekerien aurka batzen da, azken finean, herriaren kontrako erasoen aurka batu behar gara behin eta berriz dio Andoni Iturzaetak, Gazte Abertzaleak-en Idazkari Nagusiak.
Milaka pertsonek Donostiako kaleak bete zituzten, Estatuaren Gobernuari ezartzen dituen ekintzekiko euskal gizartearen arbuio zuzena azaltzeko, herri honek arazoen aurrean batu egiten dela frogatzeko eta atxilotuei elkartasuna eta laguntza azaltzeko asmoz.
Deialdi honetara alderdi politiko, sindikatu eta gizarte eragileen ordezkariak etorri ziren, baita hainbat intelektual eta artista. Oso deialdi zabala eta anitza izan zen, isiltasuna atxilotuak askatzeko eskaerarekin bakarrik urratu zela.
Homosexualen adopzio eskubidearen aldeko manifestaldia.
Aurreko manifestaldia bukatu eta gero, bigarren honi hasiera eman zitzaion. Deialdia lehenago egin zen arren, egoeraren premia eta garrantzia ulertuta, atxiloketen aurkako manifestaldia bukatu arte itxaron behar izan zuten manifestaldia gauzatzeko.
Bigarren manifestaldi honetan gay eta lesbianen elkarte eta taldeek indarrak batu zituzten adopzio eskubidea berma diezaieten eskakizuna eginez.
Eusko Legebiltzarrean adostutako legeak dion bezala, bikote homosexualez osaturiko familiak eta beste familia motak eskubideetan berdintzen dituzte. Baina Epaitegi Konstituzionalak adopzioari dagozkion artikuluak errekurritu ditu familia homosexualak erabat diskriminatuz.
Epaitegi Konstituzionalak errekurritutako araudia oso egoera latzean uzten ditu homosexualak. Hori salatzeko eta Alderdi Popularrak honen aurrean hartzen duen jarrera kritikatzeko Euskal Herriko gay eta lesbianen hainbat elkartek manifestaldia antolatu zuten.
Deialdi honetan, beste batzuen artean, Bizigay, Gehitu, Gaytasuna eta Ehgam elkarte eta taldeak egon ziren. Hasiera batean gizarteak oso erantzun gogorra eman ez zion arren, ekitaldia aurrera zihoan heinean jendea gehitu zen. Manifestaldi honetan politika eta sindikatuen munduko ordezkariak ere hartu zuten parte, haien artean Onintza Lasa eta Jose Elorrieta zeudelarik, arazo honen aurrean daukaten sentsibilitatea azalduz.
Gazte Abertzaleak eta Bizigayk ere hasieratik parte hartu zuten ekitaldian, kausa honekin edo ildo honetatik doazen beste eskakizunekin konpromisoa eta elkartasuna adieraziz. Aldarrikapena da guztiok eskubide berdinak izan ditzagun, XXI. mendeko gizarte aurrerakoia eraikitzeko.
Manifestaldia bukatzerakoan bai nazioartean ematen diren gobernu kontserbadoreen eskutik, bai estatu mailan Alderdi Popularraren Gobernuarekin ematen diren egoera eta jarrera homofobikoak salatzen dituen dokumentua irakurri zen, azkeneko puntuak bikote homosexualen adoptatzeko eskubidea bermatzea eta giza eskubideen eta pertsona ororen duintasuna errespetatzeko eskaerak azalduz.
Gaia: Euskal Herria
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


