Gazte Abertzaleak, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gaur Legutianon izandako goardia zibilaren kuartelaren kontrako erasoa erabat gaitzesten du.

Gazte Abertzaleak erakundeak bere elkartasuna erakutsi nahi dio hildako goardia zibilaren familiari eta bere doluminik bizienak helarazten dio. Era berean, zauritutako goardia zibilaren errekuperazioaren zain geratzen da eta bere familiari ere babesa eskaini nahi dio.

Gazte Abertzaleak erakundeak alderdi politiko guztiei eskatzen die baldintzarik gabeko elkarrizketa has dezaten, horrela ETAri bizkar emateko eta elkarrizketa gatazka konpontzeko bide bakarra dela erakusteko ezker abertzaleari. Gazte abertzaleak-ek azpimarratu nahi du giza eskubideen urraketa ezin dela inoiz Herri baten askatasuna lortzeko estrategia izan. Horrexegatik hain zuzen, Gazte Abertzaleak-ek ETAri eskatzen dio behingoz eta betirako borroka armatuari uko egiteko.

Gazte Abertzaleak-ek atentatua gaitzesteko manifestazio eta konzentrazio oro sustatzen du.


8 Erantzunak to “Gazte Abertzaleak Legutianoko atentatuaren aurrean”

  1. 1 Joseba

    ETA sobreran badago gizarte honetan, noiz utziko diogu albo batera eta, ETA gabe aurrera egiten dugu normalizazio prosezu batean?

  2. 2 Zabaleta

    Herria ez du barkatuko!!

  3. 3 gorri

    Bakea nahi dugu!!!

    Giza Eskubideekin bat; Biktimekin bat; SALBUESPENIK GABE

  4. 4 IƱaki

    GIZA ESKUBIDEAK SALBUESPENIK GABE!
    Hilketak zertarako?
    Nazka, pena eta lotsa! Besterik ez duzue ematen!

    HILKETA GEHIAGORIK EZ!

    EZ, EZ, ETAri EZ!

    BAKEA NAHI DEGU!

  5. 5 Jordi

    Estan en un callejon sin salida

  6. 6 brj

    militarrik gabe, askoz hobe!

    BAKEA NAHI DUGU
    ETAri EZ, EUSKAL HERRIAri BAI!
    HAU EZ DA BIDEA…

    Utzi gaitzaten pakean bai batzuek eta bai besteek ere

  7. 7 Izenpe

    Sabin Zubiri eta Imanol Murua hil egin dira, Eusko Alkartasunaren alde gogor eta ttinko lan egin duten bi Jaun. Eta gazterien web orrian ez da ezta lerro xume bat ageri. bakoitza dena bezala geratzen da beti. Tristea.

  8. 8 Izenpe izen gabeari

    Hil zaizkigun bi lagunen heriotza erabiltzea GAren aurka, zure jokaeraren adierazgarri da. Izen gabe gainera…

Utzi erantzuna