Gazte Abertzaleak Martxoaren 8an
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, gaur egun sexuen arteko desberdintasuna presente dagoela oraindik ere salatzen du eta horregatik benetako parekotasuna gure gizartearen lorpen bezala markatzea beharrezkotzat hartzen du. Martxoaren 8a bezalako egunetan, argi gelditzen da geure gizarteak erabateko aldaketa behar duela izan. Azken batean, gure gizartean sexua diskriminaziorako arrazoia izaten jarraitzen duela. Gizon edo emakume jaiotzeak gizarte rol bat izatera eramaten gaitu, askotan kentzea zaila den papera.
Modu berean, egutegian emakumearen eskubideak ozenago aldarrikatzeko egun bat zehaztuta izateak, gizarte honek emakumeekiko bidegabekeriak egiten jarraitzen duenaren islada da. Berdintasun ezan oinarritutako lan baldintzak eta emakumeen aurkako indarkeria iceberg erraldoi baten punta besterik ez dira. Egun guztiak izan behar dira Martxoaren 8a egun honetan egiten dugun aldarrikapena beharrezkoa den bitartean, guztiekin bidezkoa den gizarte bat lortu arte, non sexua ez dan diskriminaziorako baldintza bat.
Horregatik, urtero bezala ozenki esango dugu:
BERDINTASUNA .Askatasuna!
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Martin Aranburu
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


