Gazte Abertzaleak martxoaren 8an
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, uste du gaur egun sexuen arteko berdintasuna ez dagoela bermatua eta hortaz, ez dela benetakoa gure gizartean eta bere lorpena arte borroka egitea beharrezkotzat hartzen du. Martxoaren 8a bezalako egunetan, argi gelditzen da geure gizarteak erabateko aldaketa behar duela izan. Azken batean, gure gizartean sexua diskriminaziorako arrazoia izaten jarraitzen duela. Gizon edo emakume jaiotzeak gizarte rol bat izatera eramaten gaitu, askotan kentzea saila den papera. Modu berean, egutegian emakumearen eskubideak ozenago aldarrikatzeko egun bat zehaztuta izateak, gizarte honek emakumeekiko bidegabekeriak egiten jarraitzen duenaren isla da. Lan baldintza txarrak eta indarkeria, iceberg erraldoi baten punta besterik ez dira, bakarrik emakumea izateagatik gertatzen diren eguneroko giza eskubide basikoen urraketan oinarritzen den iceberg erraldoia. Egun guztiak izan behar dira Martxoaren 8a, gutxienez egun honetan egiten dugun aldarrikapena beharrezkoa ez den bitartean, guztiekin bidezkoa den gizarte bat lortu arte, non sexua ez da diskriminaziorako baldintza bat.
Gazte Abertzaleak, gaur bezalako egun batean, emakumeak jasaten dituzten eskubide urraketen eta irainen kontrako borrokan birbaieztatzen da, berdintasunaren aldeko deia berea eginez. Zentzu honetan, erakunde abertzalearen militanteek, mural bat egingo dute Urtuellako Alkartetxean arratsaldeko 18:00tan, nahi duenaren ekarpenak jasota.

Gaia: Giza eskubideak
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI





