Gazte Abertzaleak Miguel Sanz-ek esandakoen aurrean

Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, Miguel Sanz-ek Nafarroako egoeraren inguruko eztabaidaren lehengo egunetan egindako adierazpenak herriaren ordezkari den pertsona bati suposatzen zaion izaera demokratikoa ez izatearen adierazle direla uste du. Gazte erakundearentzat, argi dago agintari espainolistaren gatazkaren konponketarako urratsak emateko borondate falta eta nafarren borondatea zein den ezagutzeko bideak jarri beharrean, bere diskurtso espainolistan indarra jartzen jarraitzen du etengabe.

Gazte Abertzaleak-ek azpimarratu nahi du bide batez, lurraldetasun eztabaidak alde batera utzita, Sanz eta bere taldea, PSNren jarrera penagarriaz baliatuta, nafarren arteko banaketa areagotzen ari direla, nafar gizartearen aniztasuna ukatuz. Lehen mailako eta bigarren mailako nafarrak dira guztiak eskubide linguistiko berdinak ez dituzten aldetik. Gabezi honi irtenbideak eman beharrean, egungo gobernu foralaren ekintza ultraespainolistak eta desfasatuak banaketa hau areagotu besterik ez dute egiten.

Horregatik Gak euskal kulturarenganako eta nafarroako euskaltzale guztienganako errespetua eskatzen du, hala nola, salbuespenik gabe nafarren eskubide politikoentzat. Nafarroako biztanleak libreak izango dira beren geroa erabakitzeko eta zentzu horretan Gazte Abertzaleak-ek Miguel Sanz-i gogoratu nahi dio euskal munduaren kontra egiten dituen ekintza guztiak ez dutela ezertarako balio, azken batean herriak bere geroa erabakiko duelako.

Gaia: Politika orokorra

Egilea: Gazte Abertzaleak

Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa

Ez dago iruzkinik

Oraindik ez dago iruzkinik.

Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI

Iruzkina idatzi

WordPress Themes