Gazte Abertzaleak pozik EAJ-EA koalizioaren emaitzak ikusita
Gazte Abertzaleak-ek, Eusko Alkartasunaren gazte erakundeak, ontzat hartzen ditu EAJ-EA koalizioak joan den igandean, apirilaren 17an, lortutako emaitzak. Gazte erakundearentzat, kanpaina gogorra izan da hau eta bide batez goraipatzen du, alderdi espainolistak hirukoa gobernutik kentzeko egindako esfortzuak, ez dutela emaitzarik eman. PP eta PSE-ren zentralismoak markatutako hauteskunde prozesua izan da, Génova eta Ferraz-etik zuzendutako kanpainekin, baita Batasunaren parte hartzea EHAK-ren bidez ere. Beraz, bada parlamentua gure egungo gizartearen benetako argazkia. Zentzu horretan, Gazte Abertzaleak, pozik agertzen da indar guztiak Gasteizen ordezkatuak izango direlako, beste alderdien ilegalizazioa eta gero.
PNV-EA koalizioaren garaipenak, gizartearen ongizatearen aurrera egitea suposatuko du. Gizarteak, eraikuntza nazionalaren bidean, bakearen, elkarrizketaren eta distentsio egoerako eskenatoki baten aldeko apustua egin du argi eta garbi urnetan.
Gaia: Politika orokorra
Egilea: Gazte Abertzaleak
Komunikabidea: Prentsa Oharra/Nota de prensa
Ez dago iruzkinik
Oraindik ez dago iruzkinik.
Bidalketa honen iruzkinentzako RSS jarioa. TrackBack URI


